2020/11/27

Azaroaren 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna

Azaroaren 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna: Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubide urraketarik ohikoena eta pertsona gehien ukitzen duen arazoa da. Gainera, munduko gizarte guztietan gertatzen da, haien sistema ekonomikoa edo politikoa edozein izanda ere. Emakumeen aurkako indarkeriak ez ditu kulturak, gizarte-klaseak edo etniak bereizten, modu eta eremu askotan gertatzen da, baina jatorri bakarra du: emakumeek emakume izateagatik diskriminazio unibertsala pairatu behar dutela. 

Hori salatzeko, zentruan hainbat kartel egin eta jarri dira, pegatinen leihaketa egin da eta guztion artean banatzeko irabazlearena inprimatu da. Tutoretzetan hainbat bideo ikusteko aukera eman da.